Pages

URRIKO AZKENA

1. Euskal zinemaren panorama. Zortzi euskal pelikularen sinopsiak ditugu. Irakurri eta berridatzi egingo ditugu. Sinopsi bakoitzaren berridazketa egiteko hiruna lokailu erabili beharko dituzue.
A1. Sukalde kontuak.
A2. Itsasoaren alaba.
B1. Zinema eta bizitza.
B2. Rough winds.
C1. Umurage.
C2. Zuzendu, mesedez!
D1. Ander.
D2. Checkpoint Rock.

2. Zinemaldiaren aurkezpeneko bideoa.
A. Saia zaitez bideoa ikusi ondoren informazioa biltzen. Horretarako ondoko hitz hauek lagungarriak izango zaizkizu: zinemaldia · azpitituluak · estrainaldia / estrainekoz : datak · sail ofiziala · epaimahai ofiziala · ekoitzi · euskaraz · sailak · zine izarrak · zuzendariak · lehiaketa.
B. Behin informazioa bilduta, egizu eskema bat eta egiguzu entzun duzunaren laburpen zehatz bat.
C. Talde txikitan eta gero denon artean, erantzun itzazu galdera hauek.
- Izan al zara inoiz Donostiako Zinemaldian?
- Donostiakoan ez bada, besteren batean egon al zara?
- Joango al zinateke zine izarrak ikustera?
- Joan ala joan ez, jarraipenik egiten al diozu Zinemaldiari?
- Saiatzen zara gero zure kontu Zinemaldian lehiatu diren filmak ikusten?
- Bat etortzen al dira zure gustuak (ikusleen gustuak) epaimahaikideenekin?

3. Egunkariko eguneko film kritikak. Aurreko egunetan telebistetan emaniko film ezberdinen kritika batzuk dituzu irakurtzeko.
A. Nicholas Rayren ibilbidea zapuztu zuen film epikoa.
B. Aurrekontu handia indar gutxiko 'thriller' batentzat.
C. Hiru dimentsiotan eginiko Euskal Herriko aurrenekoa.
C. Medemen lehean, arraroa baina erakargarria.
D. Heriotza duinaren bila aritu zen gizonaren istorioa.
E. Luxuzko oporrak, originaltasun gutxikoak.
Hemen ariketa batzuk dituzu, ekiozu!

URRIKO AZKEN AURREKOA

1.- Mitxelena eta zinea. Ulermen ariketa, Mitxelenak esandakoak ulertze aldera.
2.- Mitxelena zine kritikoa. Mitxelena, beste gauza askozaz gainera, gure lehenetariko zine kritikoa izan zen. Baina, nor ote zen pertsonaia ezezagun hau? Ea denon artean biografia txiki bat egiten dugun. Benetan ezezaguna bazaigu, informazioa bildu eta hurrengo batean mintzatuko gara.
3. Lau pelikula kritikatuz. Lau pelikularen kritikak entzungo ditugu, ulermen galderei erantzuteko.
4. Geu ere kritikoak. Ikusi dugun azken filma edo gogoan geratu zaigunen bat aukeratu eta parrafo trinko batean kritika (oraingo honetan iritzia ere balekotzak emango dugu) egingo dugu. Azkenik, binaka jarrita, elkarri kontatuko (ez irakurri!) diogu geure kritika.

C1eko ESPEZIFIKAZIOAK


Entzumena
- Gai naiz hizketaldi edo elkarrizketa luze samarra jarraitzeko, nahiz eta argi egituratuta egon ez eta ideien arteko erlazioak berariaz adieraziak izan ez.
- Gai naiz ahozko esaera eta esapide ugari ulertzeko, estilo edo tonu-aldaketak ezagutuz.
- Gai naiz iragarki publikoen bidez zabaldutako informazioak jasotzeko, transmisioaren kalitatea txarra bada ere (esa¬terako, geltoki batean edo kirol-ikuskizun batean).
- Gai naiz informazio tekniko konplexuak ulertzeko, esaterako produktu edo zerbitzu ezagunen argibideak edo fun¬tzionamendua.
- Gai naiz nire laneko edo ikasketa-arloko hitzaldiak edo aurkezpenak ulertzeko, edukiaren zein formaren aldetik konplexuak izan arren.
- Gai naiz, ahalegin handiegirik egin gabe, filmak ulertzeko, argota eta esapide askotxo agertu arren.

Irakurmena
-Gai naiz testu zorrotzak eta luzeak zuzen ulertzeko eta ahoz laburtzeko.
- Gai naiz txosten zehatzak, analisiak eta iruzkinak irakurtzeko, iritziak, ikuspuntuak eta ideia-Ioturak ulertuz.
- Gai naiz, nire arloan, goi-mailako testuak irakurtzeko (esaterako ikerketa-txostenak) eta bertatik informazioak, ideiak eta iritziak ateratzeko.
- Gai naiz argibide luze samarrak eta konplexuak ulertzeko, esaterako tresna berri baten erabileraz, nahiz eta nire laneko edo intereseko arloekin zerikusirik ez izan, beti ere irakurtzeko denbora nahikoa baldin badut.
- Gai naiz gaur egungo literatura-testuak erraz irakurtzeko.
- Gai naiz, literatura-testuetan, argumentuaz harago joateko eta barneko mezuak, ideiak eta loturak harrapatzeko.
- Gai naiz literatura-lanen testuinguru sozial, politiko edo historikoari antzemateko.
- Gai naiz edozein motatako gutunak irakurtzeko, inoiz hiztegia erabilita.

Elkarrizketa
- Gai naiz jatorrizko hiztunen arteko elkarrizketa bizi-bizietan zuzenean parte hartzeko.
- Gai naiz erraz, zuzen eta egoki hitz egiteko gai askoren gainean: gai orokorrak, lan-esparrukoak, akademikoak, zientifikoak.
- Gai naiz jendartean modu malgu eta eraginkorrean hitz egiteko, sentimenduak azalduz, zeharkako aipamenak egi¬nez edo umorea erabiliz.
- Gai naiz nire ideiak eta iritziak eztabaidan argi eta zuzen emateko, konbentzitzeko moduan argudiatzeko, baita arra¬zonamendu zail eta bihurriei erantzuteko ere.

Ahozko adierazpena
- Gai naiz argi eta zehatz hitz egiteko, xehetasun eta guzti, gaiak zailak eta bihurriak badira ere.
- Gai naiz testu luze eta bihurriak ahoz laburtzeko.
- Gai naiz zerbait luze eta zabal azaltzeko, gaiak uztartuz, zenbait aspektu bereziki garatuz eta nire hizketaldia egoki amaituz.
- Gai naiz lan-esparruko edo arlo pertsonaleko gaiak argi egituratuta aurkezteko, beharrezkoa denean, prestatutako testutik aldenduz eta entzuleen galderei bat-batean erantzunez.

Estrategiak
- Gai naiz loturazko esapide egokiak erabiltzeko, hitza hartzen dudanean edota hitza galdu gabe pentsatzeko denbora irabazi nahi dudanean.
- Gai naiz nire hizketaldia besteenekin egoki lotzeko.
- Gai naiz gogoratzen ez dudan hitz bat antzeko batez ordezkatzeko, entzuleei arreta galarazi gabe.

Hizkuntza-kalitatea eta baliabideak
- Gai naiz jario onez eta bat-batean espresatzeko, ia ahaleginik egin gabe; zaila eta abstraktua den gairen batek bakarrik sor dezake oztoporen bat nire hitz-jarioan.
- Gai naiz gauzak argi, erraz eta ongi egituraturik adierazteko; esan nahi dudana adierazteko behar diren baliabideak menperatzen ditut, hartara ideiak eta espresioak lotzeko eta testu koherenteak sortzeko.
- Lexiko zabala daukat eta hutsuneak arazorik gabe konpon ditzaket perifrasia baliatuz; oso gutxitan bilatu behar iza¬ten dut hitz jakinen bat era nabarmenean edota uko egin esan nahi dudan a zehatz esateari.
- Gai naiz zuzentasun gramatikalaren goi-mailan jarduteko; akatsak bakanak dira eta ia oharkabean igarotzen dira.

Idazmena
- Gai naiz idatzi argiak eta irakurterrazak egiteko, gai askoren gainean, orokorrak zein lan-esparrukoak.
- Gai naiz gai zailak ere erraz eta ongi egituratuta aurkezteko, puntu nagusiak azpimarratuz, esaterako idazlanetan edo lan-txostenetan.
- Gai naiz gertaera edo gai jakin baten iruzkina egiteko ikuspuntu desberdinak azalduz, ideia nagusiak azpimarratuz eta nire arrazonamenduak adibide zehatzez argituz.
- Gai naiz hainbat iturburutako informazioa idatziz uztartzeko eta era koherentean laburtzeko.
- Gai naiz eskutitz pertsonaletan sentimenduak, esperientziak eta gertaerak zehaztasunez deskribatzeko.
- Gai naiz gutun formalak zuzen idazteko, adibidez, kexatzeko edo ikuspuntu baten alde edo aurka azaltzeko.
- Gai naiz zuzentasun handiko testuak idazteko eta nire lexikoa eta idazkera moldatzeko, jasotzailearen, testu motaren eta gaiaren arabera.
- Gai naiz, nire idazlanetan, irakurleari ongien egokitzen zaion idaztankera aukeratzeko.

URRIAREN HOGEIKOA

1.- Joseba Apaolazari egindako elkarrizketa. Elkarrizketa entzun eta azterketa baterako galdera mordoa erantzuten saiatuko gara.
2.- Zine kritikak berridazten. Zenbait testu zati berridatzi behar dituzu. Goiko estekan daukazu ariketa.
3.- Kill Pitt! Hutsune batzuk ditu testuak. Goiko estekan ariketa.
Erregea eta bufoia.
Ebaluazio inkestatxoa.
Urra nazazu.
Zer diostazu?

URRIAREN HOGEIKOA

GRAMATIKA PIXKA BAT ETA EBALUZIOTXOA
1.- Zer diostazu? *iotsi 'esan' aditzaren datiboko flexioak aztertuko ditugu, esaldi batzuetatik aditz taula abstraitzeko. Goiko estekan daukazu ariketa.
2.- Urra nazazu. Juan Gelmanen poema euskaratu bat aztertuko dugu, inperatiboz adierazita dauden erreguen zerrenda eta sailkapena egiteko. Ariketa hau ere goiko esteka batean.
3.- Errege eta bufoia. Monarkia datorkigu asteazkenean eskolara, bufoia eta guzti. bertso-antzerki saioa girotzeko bideo bat ikusiko dugu. Galdera batzuk goian.
4.- Ebaluazioa. Aurrera egin aurretik hausnarketa txiki bat orain arte egindakoaz. Goiko estekan daukagu galdetegi xume bat.
Bertsolariak ere gripetik euren burua babestu beharrean.
Azken galderak: arduratu bai, larritu ez.
>Biotekila: lasai gaitezen.

URRIAREN HAMABOSTEKOA

1.- Biotekila: Lasai gaitezen. 6 hutsunerekiko testua, goiko estekan.
2.- Gripea modan ez zegoenekoa. Atzoko eskolako ariketa dugu hau, beraz beheko esteka batean daukagu.
3.- Arduratu bai, baina larritu ez. Bideoa ikus-entzun eta goiko estekako galderei erantzun.
4.- Mintza gaitezen behingoz. Zuzenean, denborarik galdu gabe gaian buru-belarri eta bete-betean sartuko gara, denon artean behin betiko eztabaida erabakiorrari helduko diogu.
A gripea daukat
A gripea modan ez zegoenekoa

ZUBIAREN ONDOKO LEHEN ESKOLA AJETSUA

1.- A gripea daukat. Testu laburra daukagu, Eibarko blog batetikoa. Ulermen galderak eta hutsuneak ditu testuak, launa. Beno, hobe esanda, zuek zeuok eginda gero izango ditu. Goiko estekan daukazu testua eta ariketa, gelan jaso ez baduzu ere.

2.- Bertsolariak ere kutsatuta. Bertso Plazan Sustrai Colina bertsolaria jarri zuten A gripearen lekuan, ea besteak kutsatzen zituen. Bertsoak entzun eta laburpentxoa egingo dugu, gero denon artean kantatu dutena osatzeko. Galdera batzuk goiko estekan dauzkagu.

3.- Mintza gaitezen behingoz. Lehengo eguneko sesio saioa daukagu oraindik egiteko. Ea gripe madarikatu hau muntaia den batzuek esaten duten moduan, edo serio hartzeko epidemia edo pandemia arrunta, erakundeetatik zabaldu duten moduan.

4.- Berriro ere testua hankaz gora. Beste testu honetan ere, berriro ere, gripearen birusak pasarteak hankaz gora jarri ditu. Saia gaitezen berrantolatzen. Ariketa goiko esteka batean dago eta gelan banatuko da papereko fotokopian.
Birus mutantea eta mutagarria

A-GRIPEA DATOR

1.- Entzun-ariketaren barrenean. Ariketa honen erraiak hobeto ezagutzearren, guk geuk prestatuko dugu ariketa bat. Entzungaia birritan aditu, ideia batzuk apuntatu eta hauetariko ideia bakoitzeko zuzeneko eta okerreko bi aukera asmatu.

2.- Birus mutagarria. Birus ditxosozkoa ez da oraindik mutatu, baina mutatzen hasi da. Aurkitu den lehenengo froga eta momentuz bakarra goiko estekako testuan atzeman dezakezu.

3.- Mintza gaitezen. Hautsak harrotu ditu A-gripearen abisuak. Batzuentzat alarmismo eta katastrofismoan erori gara, bestetzuek, ostera, uste dute farmazeutiken negozio hutsa dagoela atzetik; politikari eta osasun agintariek, bestaldetik, egiten ari dena hartu beharreko prebentzio arrunt eta logikoa dela diote.

MIHINGAINA DANTZAN JARTZEKO GALDERA INOZO BATZUK:
a) Orain arte dakigunarengatik gripe "berezi" hau gripe arrunta baino arinagoa bada, zergatik horrenbeste kontu?
b) Alarmismoan erori behar ez garela badioskute, zergatik montatu dute montatu dutena?
c) Gripearena berez birus mutantea bada, zergatik izan behar da prezeski aurtengo "berezi" hau mutazio hilgarria eta ez beste edozein?
d) Guzti honen atzean farmazeutika multinazional batzuen eskua dagoela pentsatzeko arrazoizko zantzuak badaude, zergatik ez dute Garzon epailea kontua ikertzen jarri?
Sindromearen hutsuneak
Entzunaren ulermena: eskolara bueltan

Aurkezpenaren ondoko estreinako eskola

AURREKOAK ZUZENDU

1.- Berotze-ariketa.

2.- Gaixoak falta dira.

3.- A-Errutinaren sindromearen ulermena.

GAIAN BARRENA

4.- Inkesta txiki bat. 4 bat laguneko taldetan bilduko gara inkestatxoko galdera bakarraren gainean mintzatzeko. Lerro biko erantzun idatzi bat egingo du ikasle bakoitzak hitz egiten hasi aurretik.

5.- Eskolarako buelta ondo daroazu? Gaineko estekan daukazu ariketa.

6.- Honezkero sindrome ditxoso hau izendatzeko modu bat baino gehiago irakurri edota entzungo zenuten. Demagun lan bat egin behar dugula gai honi buruz, internetetik informazioa jasotzeko bilaketa zorroztu egin behar dugu. Nola? izendapen ezberdinak baliatuz.

7.- Sindromearen hutsuneak. gainean daukazu zenbait hutsune betetzeko daukan testutxua.

8.- Testuak hezur-mamitsuak dira, hots: hezurdura eta mamia (baita azala ere) badute. Ariketa bikoitza egingo dugu testu ezberdin bi hartuta. Lehendabiziko testuan (Atzera ere psikologoarekin) mami-azaletik hezurrera joango gara, hezurdura aterako diogu. Zelan? Laburpena edota eskema eginda. Bigarren testuan (Gipuzkoako Beterrin ere kezkaz) alderantzizko bidea urratuko dugu, eskematik mami-azalera, alegia.

Atzoko nire ilargia, gaur nire ahanzturakoa

Atzoko nire ilargia, gaur nire ahanzturakoa,
Zatozkit gau honetan, jaitsi zaitez lurrera,
Eta gaur gerraren ilargia izan beharrean,
Izan zaitez nire maitasun lokartuarena bakarrik.
Eman ezazu zeure argian orein jazarria
Zure begien izotzetatik erratzen dena,
Eta esaiozu, zure suak erbesteratzen badu,
Artilea izango dela bere desterrua eta habia.
Odola bizi den izuaren denborak
haren lursailaren jaiotzezko mugarritik
halabeharrez banandua.
Ai ene ahazturaren ilargia, zure bisitak
Ez diezadala ezpataren ezpaina esna,
Bai nire amodioarena, zure kolkoak gordea!

Rafel Alberti
Berotu gaitezen lehendabizi
Nagiak atera eta neuronak esnatzeko ariketatxoa
Txiste batzuk ikasturteari umore onez ekiteko