Pages

C1eko ESPEZIFIKAZIOAK


Entzumena
- Gai naiz hizketaldi edo elkarrizketa luze samarra jarraitzeko, nahiz eta argi egituratuta egon ez eta ideien arteko erlazioak berariaz adieraziak izan ez.
- Gai naiz ahozko esaera eta esapide ugari ulertzeko, estilo edo tonu-aldaketak ezagutuz.
- Gai naiz iragarki publikoen bidez zabaldutako informazioak jasotzeko, transmisioaren kalitatea txarra bada ere (esa¬terako, geltoki batean edo kirol-ikuskizun batean).
- Gai naiz informazio tekniko konplexuak ulertzeko, esaterako produktu edo zerbitzu ezagunen argibideak edo fun¬tzionamendua.
- Gai naiz nire laneko edo ikasketa-arloko hitzaldiak edo aurkezpenak ulertzeko, edukiaren zein formaren aldetik konplexuak izan arren.
- Gai naiz, ahalegin handiegirik egin gabe, filmak ulertzeko, argota eta esapide askotxo agertu arren.

Irakurmena
-Gai naiz testu zorrotzak eta luzeak zuzen ulertzeko eta ahoz laburtzeko.
- Gai naiz txosten zehatzak, analisiak eta iruzkinak irakurtzeko, iritziak, ikuspuntuak eta ideia-Ioturak ulertuz.
- Gai naiz, nire arloan, goi-mailako testuak irakurtzeko (esaterako ikerketa-txostenak) eta bertatik informazioak, ideiak eta iritziak ateratzeko.
- Gai naiz argibide luze samarrak eta konplexuak ulertzeko, esaterako tresna berri baten erabileraz, nahiz eta nire laneko edo intereseko arloekin zerikusirik ez izan, beti ere irakurtzeko denbora nahikoa baldin badut.
- Gai naiz gaur egungo literatura-testuak erraz irakurtzeko.
- Gai naiz, literatura-testuetan, argumentuaz harago joateko eta barneko mezuak, ideiak eta loturak harrapatzeko.
- Gai naiz literatura-lanen testuinguru sozial, politiko edo historikoari antzemateko.
- Gai naiz edozein motatako gutunak irakurtzeko, inoiz hiztegia erabilita.

Elkarrizketa
- Gai naiz jatorrizko hiztunen arteko elkarrizketa bizi-bizietan zuzenean parte hartzeko.
- Gai naiz erraz, zuzen eta egoki hitz egiteko gai askoren gainean: gai orokorrak, lan-esparrukoak, akademikoak, zientifikoak.
- Gai naiz jendartean modu malgu eta eraginkorrean hitz egiteko, sentimenduak azalduz, zeharkako aipamenak egi¬nez edo umorea erabiliz.
- Gai naiz nire ideiak eta iritziak eztabaidan argi eta zuzen emateko, konbentzitzeko moduan argudiatzeko, baita arra¬zonamendu zail eta bihurriei erantzuteko ere.

Ahozko adierazpena
- Gai naiz argi eta zehatz hitz egiteko, xehetasun eta guzti, gaiak zailak eta bihurriak badira ere.
- Gai naiz testu luze eta bihurriak ahoz laburtzeko.
- Gai naiz zerbait luze eta zabal azaltzeko, gaiak uztartuz, zenbait aspektu bereziki garatuz eta nire hizketaldia egoki amaituz.
- Gai naiz lan-esparruko edo arlo pertsonaleko gaiak argi egituratuta aurkezteko, beharrezkoa denean, prestatutako testutik aldenduz eta entzuleen galderei bat-batean erantzunez.

Estrategiak
- Gai naiz loturazko esapide egokiak erabiltzeko, hitza hartzen dudanean edota hitza galdu gabe pentsatzeko denbora irabazi nahi dudanean.
- Gai naiz nire hizketaldia besteenekin egoki lotzeko.
- Gai naiz gogoratzen ez dudan hitz bat antzeko batez ordezkatzeko, entzuleei arreta galarazi gabe.

Hizkuntza-kalitatea eta baliabideak
- Gai naiz jario onez eta bat-batean espresatzeko, ia ahaleginik egin gabe; zaila eta abstraktua den gairen batek bakarrik sor dezake oztoporen bat nire hitz-jarioan.
- Gai naiz gauzak argi, erraz eta ongi egituraturik adierazteko; esan nahi dudana adierazteko behar diren baliabideak menperatzen ditut, hartara ideiak eta espresioak lotzeko eta testu koherenteak sortzeko.
- Lexiko zabala daukat eta hutsuneak arazorik gabe konpon ditzaket perifrasia baliatuz; oso gutxitan bilatu behar iza¬ten dut hitz jakinen bat era nabarmenean edota uko egin esan nahi dudan a zehatz esateari.
- Gai naiz zuzentasun gramatikalaren goi-mailan jarduteko; akatsak bakanak dira eta ia oharkabean igarotzen dira.

Idazmena
- Gai naiz idatzi argiak eta irakurterrazak egiteko, gai askoren gainean, orokorrak zein lan-esparrukoak.
- Gai naiz gai zailak ere erraz eta ongi egituratuta aurkezteko, puntu nagusiak azpimarratuz, esaterako idazlanetan edo lan-txostenetan.
- Gai naiz gertaera edo gai jakin baten iruzkina egiteko ikuspuntu desberdinak azalduz, ideia nagusiak azpimarratuz eta nire arrazonamenduak adibide zehatzez argituz.
- Gai naiz hainbat iturburutako informazioa idatziz uztartzeko eta era koherentean laburtzeko.
- Gai naiz eskutitz pertsonaletan sentimenduak, esperientziak eta gertaerak zehaztasunez deskribatzeko.
- Gai naiz gutun formalak zuzen idazteko, adibidez, kexatzeko edo ikuspuntu baten alde edo aurka azaltzeko.
- Gai naiz zuzentasun handiko testuak idazteko eta nire lexikoa eta idazkera moldatzeko, jasotzailearen, testu motaren eta gaiaren arabera.
- Gai naiz, nire idazlanetan, irakurleari ongien egokitzen zaion idaztankera aukeratzeko.

0 iruzkin:

Publicar un comentario