Pages

PIRATA INFORMATIKOAK


1.- Interneteko pirata bat al zara? EITBeko elkarrizketa bat duzu entzungai. Ea testuaren detaileez jabetu zaren.

2.- Biziraun baino ez dute nahi. Bi senegaldar CD piratak saltzeagatik kanporatuak. Berria egunkariko testua, ea berridatzi eta aberasten dugun.

3.- Pirateria informatikoa hizpide. Top-mantako saltzaile baten larruan, berau atxilotzen duen poliziarenean, CDak erosten dituenarenean edota denok epaituko gaituen epailearenean jarriko gara. Izango dugun epaiketarako testua idatziko dugu aurretiaz.

LEHORREKO PIRATAK



1.- Negoziatu duzu inoiz hipoteka bat bankuan? Gaur daukazu esperientzia ahaztezin hori zure larruan gozatzeko (edo sofritzeko) aparteko egokiera. Gainera, bankariaren larruan paratzeko aukera ere izango duzu, ea zer sentitzen den.

2.- Esperientzia ez da amestuta zeneukan bezain goxoa izan, ez horixe! Erreklamazio gutuntxo bat idatziko duzu Bankuko bereko Arreta Zerbitzura. Erantzun egokirik jaso ezean, saiatu zaitez Kontsumitzailearen Bulegoarekin edota Arartekoarekin zuzenean.


3.- Piratak eta lapurrak. Aurreko amesgaiztoa ahazteko ariketatxoa: hutsuneak eta ulermen galderak.

ZOZO ZURI BELTZITUA ETA BANKA ETIKOA BERRIDAZTEN



1.- Zozo zuri beltzitua. Banka etikoaz hausnartzeko eta berridazketak lantzeko testua.

3.- Zozo zuriaren ipuina. Entzun ezazu Iparraldeko radiokultura.com irratiko ipuina eta galderak erantzun. Beste txori batzuek euren kolorea nola bereganatu zuten ere asmatuko dugu.

AZAROAREN HAMASEI-HAMAZAZPIKOA

1.- Bost mendeko harremana. Ulermen galderak eta gainerako sinonimoak zuzendu.
2.- Gaur egungo piratak? Kalakan aritzeko gaia.
3.- Pirata baten egun bateko kronika. Luis de Bayon pirataren benetako bitakora kaiera daukazu bertan. Demagun gaur edo beste egun batez eginikoaren berri idatzia utzi behar dugula.
4.- Nor ziren piratak? Seve Callejak erantzuten digu, Piratak.- Itsaslapurrak: istorioak liburuaren hitzaurrean. Guk sinonimoak eta berridazketak lantzeko ariketa proposatzen dugu.

LEHENGO ETA GAURKO PIRATAK

1.- Bost mendeko harremana. 2004ko iraileko (Nafarroako EIBZko) EGA azterketako irakurriaren ulermena.
Sinonimoak lantzeko 20 item erantsi dizkiogu guk
2.- Gaur egungo piratak. Bideoa ikusi eta galdera hauei erantzun. Talde txikitan egingo dugu lehenik, azkenik denon artean egiteko.
3.- Erlantz Urtasun Somaliako urteako euskal piratez. Irakurtzeko eta hausnartzeko testua. Hitz egiteko galdera batzuk gero.
4.- Somaliako arrantzaleak kexu. Hausnartzeko eta eztabaida pizteko bideotxoa. Hemen ulermen galdera batzuk bide batez.

ASTEBURURAKO ZINE PLANA

Max & Mary.
Asteburuan euskarari atsedena eman diezaiozuen ingelesezko pelikula bat, azpitituluak espainolez dituena eta interneten bidez ikus daitekeena. Lagunik ez duen neskato amerikar batek telefono listina hartu eta pertsona bat aukeratzen du abespelua. Australiako judutar ateo asperger heldua da aukeratua. Urtetako laguntasun epistolar polita emaitza plastilinazko irudi hunkigarrietan.

AZKEN ZINE PRINTZAK

1.- Mitxelena zine kritiko berriro ere. Julius Caesar filmaren kritika edo erreseina idatzi zigun Mitzelenak 1954an. Guk ulermen galderak eta berridazketak prestatu ditugu.
2.- Astebururako zine plana. Asteburuan zinemara joateko batak besteari deitu dio telefonoz, karteldegian zer dagoen esango dio eta bien artean plana adostuko dute. Gidoia hemen daukazu.
3.- Lokailuei azken aurreko begirada. Hala ere, ez da amaituko, beraz jarrituko dugu; izan ere, oraindik badago zer ikasia, gainera eskolak nolabait bete behar ditugu, bestela etxean geratu gintezke, zeren neguan hobeto egoten da etxean... ariketa batzuk egingo ditugu, bada. Ariketa piratak, gainera, hurrengo gaiari lekukoa ganoraz pasatzeko.

EHUNGARRENEAN AIDANEZ...

1.- Kardaba bateko ideiak lotuz.
2.- Antropologiaren hutsuneak. Gaur bertan, iaz mendeurrenaren karietarat egin bezalaxe, BERRIA egunkariak eman digu hil kronika aurreikusia bezain erdiragarria.

PETATXOEN ERREKAPITULAZIOA

1.- Laburmetraien kontaketa. Basurdea eta Nora hoa, Bixente?
2.- Geu ere kritikoak. Gure film hautu baten kontaketa.
3.- Euskal zinemaren panorama.
4.- Egunkariko eguneko film kritikak.
5.- Nor ote da Mitxelena?
a) wikipedia.
b) Gipuzkoa Kultura.
c) HABE. Murgilduz.
d) Koldo Mitxelenaren euskal gutunak.
6.- Joseba Apaolazari egindako elkarrizketa. Hirugarren atala.
7.- Lau pelikula kritikatuz [orain bi baino ez].
8.- Irakurri eta zirriborrotik zirriborrora egindako aldaketei erreparatu.
a) Zuzendu aurreko zirriborroa.
b) Zuzendu eta geroko zirriborroa.
c) Zerbait orraztu ondorengo zirriborroa.