Pages

URTE BARRI ON IZAN DEZAZUELA ETA APROBETXA DITZAZUELA OPORRAK!!


DENA EZ DADILA BIZIOA IZAN, AIKOR POESIA ALETXO BAT:
E. GALIANOren bat.

ITZULI GARA!!

Hurrengo asteotan ZULOA blogetik arituko gara,
txanda Jon lankideari pasatuz.


Zubia [eta geldialdi teknikoa] aprobetxatuko dut zenbait material igo
eta bloga zertxobait txukuntzeko.

ZIKOINARRIAK EDO UMEAK NONDIK DATOZEN

Barkatuko nauzue aste honetan bloga ahaztu xamarturik edukitzeagatik. Alabaina, hitzaldi bat eman behar dut “zikoinarriei” buruz. Aitzakia bat baino ez antzinate berantiarrean (erromatarren eta arabiarren arteko denbora tartean) germaniarrek gure artean utzi zituzten aztarna mitologiko eta linguistikoei buruz hitz egiteko. Izan ere, historiagileek azken urteotan franko merovingioen ustekabeko arrasto ugari eta garrantzitsuak aurkitu dituzten bezala, filologoon ordua da oraingoa. Baten batek bere buruari galdetu badio zer ote diren zikoinarriak, erantzun labur bat aurreratuko diot. Zikoinarriak, hitzak dioen bezala, zikoinen harriak dira, elfoen etxea eta zikoinak umeak ateratzen dituzten (edo zituzten) harriak, besteak beste.
Hitzaldia, III Erromantze-Euskara Linguistika Jardunaldien barruan izango da, Diputazioak María Díaz de Haro kalean duen Hitzaldi Aretoan, ostegunean, hilak 25, arratsaldeko bost eta erdiak inguruan. Sarrera librea eta eskertua da; beraz, denok zaudete gonbidatuta.

BIZITZAREN ADINAK (VI)

ERRETRETA HARTZEKO ADINA
BURUTIK BEHERAKOAREKIN NABIL EGUNOTAN ETA EZ DIRA
OSO FIN EGON AZKEN ARIKETAK. HONEZKERO ZUZENDUTA DAUDE
ERRETIROA BEHAR DUT!!!!
Pozarren atzera kontatzen hasita geundela, hara non
jubilazio adina bi urtez atzeratu behar diguten.

1.-  JUBILAZIO ADINA ATZERATZEARI JARRIAK.
      Jexux Mari Irazu bertsolariaren bertso batzuk.
      Ea jubilatu orduko bertso bat ontzen dugun. ARIKETA.
      Hona hemen BERTSOAK OSORIK.

2.-  HIRUROGEI URTE.
      Arantza Urretabizkaiaren TESTU zahar baten
      gaineko HUTSUNE ARIKETA bat.


3.-  ERRETIROA.
      Juanjo Olasagarraren hausnarketa: Amesgaiztoko erretiroa.
      Irakurriaren ulermeneko ARIKETA.
      Jatorrizko testua HEMEN.

4.-  ERRETRETA ATZERATZEAREN KONTRA.
      4. protesta ekitaldia zutenekoa,
      gero alferriko beste batzuk etorriko ziren.
      Entzunaren ulermeneko ARIKETA.
      HEMEN daukazu audiorako esteka.

5.-  TRAPAGAKO GAZTETXETIK HAUSNARKETA.
      CLOZE-TESTA. Bisita ezazu Basetxea HEMEN.

6.-  DERRIGORREZKO ERRETIROA AUZITAN.
      Abisatuta geunden, politikoek teknikoen txostenak
      bidaltzen dituzte aurretik, aizkoradaka atzetik emateko.
      Idazmena zorrozteko ARIKETA bikoitza.
      Berriako TESTU zahar baten gainean.

7.-  ERREFORMA ONARTU DUTE AZKENIK FRANTZIAN
      Testuaren haria asmatzeko ARIKETATXOA.
      BERRIA egunkaria berri hau ere.
8.-  MATUSALENEN JUBILAZIOA
      Aritz Gurrutxagaren testu zahar baten gaineko BERRIDAZKETAK.
      DIARIO VASCO donostiarrean atera zen hau.

9.-  JUBILAZIOA HARTZEKO ORDUA
      Binakako ELKARRIZKETA egiteko ikasgelan.

10.-  IPARRALDEKO GREBA ZERTAN ZEN
      CGT sindikateko Jean Laztirirekin elkarrizketa telefonikoa.
      Iparraldeko eskuara entzuten ohitu gaitezen.
      ULERMEN ARIKETA. Audioa entzuteko esteka HEMEN.

BIZITZAREN ADINAK (V)

BERROGEI URTEEN KRISIA
Berrogei urte ez, baina 40 bat egun pasa dira ikasturteari ekin genionetik.
Momentu ona bizitzari zein eskolako martxari neurria hartzeko.
Ebaluazio baterako ariketak dituzu hurrengook.


1. EMAKUME IRUDIAK.
    Emakume kontuak, krisi hori barne. BERRIDAZKETAK 
    Yolanda Arrietaren testu baten gainean.

2. ZERTAN ALDATU DA NIRE BIZITZA?
    Elkarrizketa Euskadi irratian bizitzako aldaketez.
    Arantxa Iturbe, Arantxa Urretabizkaia eta Jon Maiarekin.
    CLOZE-TEST ariketa.

3. EZ NAGO ERROTARRIAK IRENSTEKO PREST
    HUTSUNEAK blog bateko hausnarketa baten gainean.
    Mikel Iturriaren testua osorik HEMEN.

4. BIZITZA KRISIEN GAINEKO HAUSNARKETATXOA
    IDAZLANTXOA 40 urteen krisiaren gainean.


5. HONDARTZAKO MARIKAREN KURBAK
    Zeu ere gidoilaria. Azken bi urteotan bi antzerki obra arrakastatsu taularatu
    dira gure eszenatokietan (Barakaldokoan ere, urrunago joan gabe):
    Bien arteko fusio bat egiteko ENKARGUA luzatu dizute.

6. EDGAR ALLAN POE-REN BERROGEIEKIKOA
    Poe poeta eta idazle handia 40 urte zituela hil zen krisi betiereko batek joa.
    Hona bere bizitzaz eta heriotzaz TESTU interesgarria, Koro Navarrok
    prestaturiko Poeren Kontakizunak liburuaren hitzaurretik hartua.
    ULERMEN GALDERAK, bide batez.

7. UMOREZ ERE HARTU DAITEKE POE
    Aurrekoa irakurrita malenkonia eta etsipenean ez gaitezen erori,
    hona José Mota "El Cansinoren" eskutik ANTIDOTO umoretsua.
    Erderaz dagoenez gero, zerbait asmatu beharko dugu eskolarako baliatzeko.
    Etxean ikusi eta LABURPENA egizu, gero klaseekideekin partekatzeko.

8. KRISIARI AURRE EGITEKO KRISIARI AURREA HARTU
    40ak orduko, zerbait IDATZI beharko dugu, krisiari aurre egingo badiogu.

9. LIBURU BAT KRISIEI ORORI AURRE EGITEKO
    HEMEN daukazu eskolako liburutegiko euskarazko irakurgaien zerrenda.

10. ZERTAN ALDATU DA GURE BIZITZA?
    Bigarren ariketaren jarraipena. Entzundakoaren ulermena
    neurtzeko ARIKETA batez oraingoan.
    Entzungaia, Barrenkale materialen kaset zaharrean.


BIZITZAREN ADINAK (IV-2)

ETXEA HABIA ZENEKOA

Aurreko posteko azken testuan habia uztearen metafora
darabil behin eta berriro idazleak. Badu, bai, arrazoirik.
Hurrenik, bi testu dituzu ideia bertsuarekin.

Vintage Clip Art Graphic: Sweet Children in Bird Nest

1.- Gurasoen habian kabitu edo abiatu.
     ARGIA astekariko artikulu osoa HEMEN.
     Mihiari eragiteko ariketa [PDF-DOC].


2.- Kukua edo nola oporretara lehenago abiatu.
      Edo nola gurasoak ezagutu orduko emantzipatu.
     EUSKONEWSerako Asier Sarasuak.
     Mihiari eragiteko ariketa [PDF-DOC].


3.- Gurasoen emantzipazioa.
      Consumer aldizkariko ARTIKULU luze horietako bat.
     Berridazketak barra-barra:
     BAGA, BIGA, HIGA, LAGA, BOGA eta ERANTZUNAK.
     Eta are gehiago ikasleen eskutik: BAGA, BIGA eta HIGA.

4.- Habia hutsaren sindromea.
      Sorkunde ama itogarriari elkarrizketa egiten dio
      Dani Arizalak Euskadi Irratiko Ilargipean saioan
      Aikor elkarrizketa OSOA edo pixka bat MOZTUA.
      Ariketa batzuk HEMEN.



BIZITZAREN ADINAK (IV-1)

ETXETIK ALDE EGITEKO SASOIA


EMANTZIPAZIOA ERAKUNDE ETA POLITIKOEN ESKU
Oso kontu garrantzitsua behar da izan emantzipazioarena, erakundeen eta politikoen agendan ez baita falta.


1.- GAZTEEN EMANTZIPAZIOA BIZKAIKO FORU ALDUNDIAN.
     Hutsuneen ariketa [PDF-DOC]. Erantzunak bigarren orrian.
     Dokumentu luze baten sarrera baino ez duzu hau, HEMEN duzu testu osoa.

2.- GAZTEEN EMANTZIPAZIOA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN.
     Idazmena lantzeko ariketa [PDF-DOC].
     Testua arteztuta, jatorrizkoarekin erkatu.
     Erantzunak bigarren orrian. Dokumentua bere luzea HEMEN.


3.- GAZTEEN EMANTZIPAZIOA BARAKALDOKO UDALEAN. 
     Barakaldotik dator notizia,
     Gazte bat izan dala etxetik botia...
     "Emantzipatu zaitez" programa abian jarri du Barakaldoko udalak aurtengo udan.
     Erdaraz baino ez dugu berria aurkitu.
     HONATX, baina, blog interesgarri bateko posta.
     Elkarrizketa ariketa [PDF-DOC].

4.- EMANTZIPAZIOA ESPAINIAKO GAZTE SOZIALISTEN AHOTAN.
      Berridazketak [PDF-DOC]. Erantzunak bigarren orrian. Iturria HEMEN.

5.- "EMANTZIPAZIOA GAUZATU DAITEKE" DIOSKU EAJ-K.
      Ulermen galderak [PDF-DOC] Urkulluen adierazpen batzuei buruz, BERTON.
      Erantzunak orri barrenean.

6.- LURGORRI IKASLE ELKARTEAK: OSPA ETXETIK
     2008ko azaroan, hauteskunde kanpaina gori-gori zegoela,
     gazteen botoa erakartzeko gida bat atera zuen Lurgorri-k,
     aurreko ekimenaren osagarri edo aurrekari. AIKOR berria.
     Cloze-test ariketa [PDF-DOC]. Erantzunak bertan.
     Zuzendu ezazu, bide batez, testua.
       Izan ere, ez legoke batere txarto berriemailea eskolara
       itzuliko balitz euskara pixka bat hobetzera.

7.- POLITIKOEN AZKENA: 18 URTE BETETAKOAN OSPA ETXETIK!









     Aurreko lema bera gogoan hartuta, lanari ekin diote Italian.
     Aizu aldizkariko TESTUA abiapuntu,
     ea ondo laburbiltzen dugun berria [PDF-DOC].
     Testu beraren gaineko ariketa interesgarri gehiago,
     HEMEN, AEK-ren eskutik.












POLITIKOEN EMANTZIPAZIOAREN KONTRAPUNTUA:
EMANCIPATOR BUBBLE: “Emantzipa zaitez etxetik bota arte”

8.- BIZILEKU PUZGARRIA.
     Baliabide isolagarri hau zertan den azaldu zuten
     produktuaren aurkezpenean.
     Egingo duzu orduko berriaren laburpena? Testua HEMEN.











9.- ARTEA POLITIKAREN ORDEZKO ETA ALTERNATIBA: IDEATOMICS.
     Emancipator bubble proiektuaren benetako erraiak.
     HEMEN iturria. Ulermen test irekia [PDF-DOC],
     egiazko eta gezurrezko aukera bana gehitu testari.








10.- EMANCIPATOR BUBBLE MODELO PERTSONALIZATUA.
     Geuk ere parte hartu behar dugu, berandu bagabiltza ere,
     proiektu probokatzaile honetan.
     Aukeratu ezazu modeloetako bat eta
     zeure ikaskideren bati saltzen saiatu.
     Hemen dituzu 14 modelo ezberdinak [PDF-DOC], HEMENDIK hartuak.







11.- BANOA!
     Gaztezulo aldizkariak ere jaso zuen orduan berria,
     bide batez ARTIKULUA idatzi zuela Ainhoa Irazuk.
     Artikuluaren izenburuak (Banoa!) Wazemank-en
     sketch xelebre bat ekarri digu gogora.
     Barreen ostean, baina, beharra:
     Esapideak eta idazmena [PDF-DOC].

BIZITZAREN ADINAK (III)

UMEA IZATEARI UZTEKO GARAIA


1.- LULUREN ADINAK
      Gaian sartzeko itzulpentxo bat, PDF-DOC fomatuan,
     obra arrakastatsu honen trama ezagutzeko.


2.- HAMASEI URTEKO NESKA
      Koxka bat igonda, 16 urteko neska baten buruhaustea aurkezten digu
     Arantxa Urretabizkaiak.
     Hutsuneak betetzeko ariketa. [PDF-DOC]

3.- TONTOLESZENTZIAREN GORAZARRE
     Testuaren haria asmatzeko ariketa [PDF-DOC]

4.- HERBEREETAKO EREDUA
     Testu idatziaren ulermena [PDF-DOC]

5.- ABORTUAREN LEGEA ETA ADINGABEAK
     Testu biren konparazioa [PDF-DOC]

6.- ABORTUA LIBREA DA JADA 14. ASTERA ARTE
     Entzundakoaren ulermena [PDF-DOC]. Hementxe duzu entzungaia.

7.- TXIKITASUN PENALA
     Berridazketak berriro ere [PDF-DOC]. Erantzunak berton [PDF-DOC].

8.- SEXU EGUNSENTIAK
     Fernando Morilloren liburuaz ulermen testa,
     erantzunak bigarren orrian [PDF-DOC]; audioa, berriz, hemen.



BIZITZAREN ADINAK (II)

AMATASUNA


1. BADAGO AMA IZATEKO ADIN PERFEKTURIK?
Ama izatea, arrazoi ezberdinak tarteko, gero eta gehiago atzeratzen den erabaki garrantzitsua da.
Ba al dago ama izateko adin perfekturik?
Zein abantaila eta desbantaila dauka ama gazte-gaztea izateak?
Eta ama heldua izateak?
Mutur-muturreko kasuak ez dira ez naturalak ez gomedagarriak, legez arautu beharko liratekeela uste duzu?

2. MUTURREKO HAURDUNALDIAK.

    2.1. Hutsuneak.
    2.2. Itzulpena.
    2.3. Itzulpenak alderatu eta zuzendu.


3. AMATASUN BERANTIARRA.
__Idazlan luzea, Nafarroako EGA azterketatik hartua.

4. HIRUROGEITA ZAZPI URTEKO AMA.
__Bakarrizketarako ariketa.

walking frame cartoons, walking frame cartoon, walking frame picture, walking frame pictures, walking frame image, walking frame images, walking frame illustration, walking frame illustrations
5. MENDE BERRIKO AMARIK GAZTEENA.
__Bakarrizketarako ariketa.


6. ATE BAT IXTEN DENEAN.
__Egin ezazu testu honen laburpena.


7. AMA NERABEAK.
    Berridazketa batzuk, DOC formatu aldrebesean zein PDF egokian. DOC eta PDF erantzunak.


8. HOGEITA HAMABOST URTETIK AURRERA AMA IZATEA.
   2000. urtean Eroski Consumer aldizkariak gai honi buruzko ikerketaren emaitzak argitaratu zituen. Hamar zatitan dauzkagu HEMEN bakoitzak atal bat irakurri eta elkarri kontatzeko. Zati guztiak entzundakoan eskema bat egin liteke eta animatuz gero idazlan polita ere bai.







9. AMA BERANTIARRAK.





    Ulermen ariketa, DOC formatu hankazgoratuan edo PDF formato txukunagoan. Hemen daukazu audioa online entzuteko estekaHemen, berriz, jaistekoa. Erantzunak PDF edo DOC formatuan.

BIZITZAREN ADINAK

SARRERA

1.- BIZITZAREN ADINEN GAIAN MURGILTZEN HASTEKO HITZ-ASPERTUA.


2.- BIZITZAREN ADINAK ERDI AROAN.
___Aurrekoaren orri berean. Testuaren mamia asmatzeko ariketa.

3.- BIZITZAREN ADINAK ala BIZITZAKO ADINAK?

4.- NOIZPAIT IKASTEN HASTEKO EDADEA BADUGU!! 

5.- DEMOGRAFIA HISPANO-BISIGODOA: BIZITZAREN ADINAK.



HAUEK BAI AZKENAK

BERRIDAZKETAK:
1. Anjel Lertxundi Bardemen maitagarritasunazMaite hautSoluzinoak.
2. Eske eta eskainka. Eskerrak emateko berridazketak. Soluzinoak.

IKASTURTEKO AZKENAK

ZORIAK APROBATUAK ERRUZ BANA DITZALA!!


1.- BERRIDAZKETAK.
     a) Itziar Rozas: Atopiaz. Soluzino askotariko bat.
     b) Anjel Lertxundi: Mundualdia. Soluzinoetariko bat.
     c) Anjel Lertxundi: Gozamena. Eta hemen.

2.- HUTSUNEAK.
     a) Rosa María Martín: Kamaikagarren mezua. Testua osorik hemen.
     b) Anjel Lertxundi. Hitz-zakua: Arrangura / Abere hatsa (Testuak: hemen eta hemen).


3.- IRAKURRIAREN ULERMENA.
     a) Nagore Irazustabarrena: Marjorie Mayren 12. urtemuga. Hauek soluzinoak.


4.- ENTZUNAREN ULERMENA.
     a) Andoni Egaña: Porto hiriari buruko gogoeta.
     b) Audioa hemen.

JUSTIZIA BIDEGABEA

Anjel Lertxundi justiziaren injustiziaz. Hutsune batzuk aurkitu dizkiogu... justiziari.

ARANTZATZUKO BERRIDAZKETAK

Arantxa. Pello Zabalaren testua berridazteko.

BAKARNE LANKIDEAK ERREGALATUTAKOAK

1.- IRAKURRIAREN ULERMENA. Slow food.
2.- IRAKURRIAREN ULERMENA. Gauza hauetaz ez da hitz egiten.

    ZORIONAK BAKARNE!!!!!!!!

BERRIDAZKETAK

1.- ZARATA BAINO HOBEA. Pello Zabalaren blogetikoa.

KRITIKAK

ENTZUNAREN ULERMENA. Euskadi irratian kritikez solasean. Berton Entzungaia bera.



EHUko estekatxu bat

hauxe

HUTSUNEAK

1.- APOKALIPTIKOAKeta INTEGRATUAK. Arkarazoko internetek sormenari egiten dion kalteaz.
2.- KEN LOACHen FILM GUZTIAK YOUTUBEN. Zinema zuzendari honen ekimenaz hausnarrean.

**

PARAGRAFOEN KOHESIOAZ

1.- POLIBALENTZIA. Liburu baten aitzakiaz. Ordena itzazu paragrafoen barruko esaldiak, ea kohesioa zertan den antzematen dugun.
2.- HEMENDIK AURRERA. Euskadi Litteratura lehiaketaz. Ataza bera.

**
 

HUTSUNEAK

1.- ATXIKIMENDUA. Patxi Zubizarretaz atxikimendua adierazteko sinadura bilketaz, orain bi urte.
2.- BAZTERRAK NAHASTEN. Aingeru Epaltza bere herrikide lehendakaris Muertos taldearen probokazio eta ganberrismoaz.

BERRIDAZKETA GEHIAGO

1.- BARRABILAK. Anjel Lertxundik Sherpei buruz eta han gertatu berriaz.
2.- GORA ETA GORA. Anjel Lertxundik Maiatzaren lehenaz eta ingurukoez.
3.- BIZITZAZ BESTE. heriotzaz eta bizitzaz ustegabeko heriotza baten karietara. Zuk zeuk asma ditzazun berridazketak.
4.- LATINOAK. Hizkuntza latinoari buruzko mespretxu eta inorantziaz. Zuk zeuk oraingoan ere.
HAEE-IVAP-ek azterketa berria jarri du, aikor C1ekoa.
BERRIDAZKETAK
1.- Leningradeko setioa eta Tolstoi.
2.- Putetxe ilunetatik.
HUTSUNEAK:
1.- Bertso saio lizuna.
2.- Harakina, lapurra eta "santua".
Debekatutako fruta. Idazketa saioa.
Iritzi-muinetik. Berridazketak

ENTZUTEKOA

EDORTA JIMENEZEN LIBURU BERRIA: Hasierako 7 minutuak edo entzun eta galderak erantzun.

BERRIDAZKETAK

01.- FAROA: ZENBAT BLOG DAUDE EUSKARAZ?
02.- BOLIGRAFO GORRIA: IDEOLOGIAK. [Momentuz paperean, biharko blogean]

SOLUZINOAK BIHAR

BIDAIAK

1.- OZEANIA. Hiru hilabeteko bidaia Australian barrena. Entzunaren ulermena, bidaien gaian bero murgiltzen hasteko.
2.- EUROPA. Bilbo-portsmouth ferrya: irailean 'goodbye'. Berridazketa saioa.
3.- AFRIKA. Malibusa: Abduren ametsa bete dugu. Entzutekoa ulertzeko eta idazteari emateko ariketa.
4.- AMERIKA.Ez hain basatiak. Bidaiak hastio zituen baten bidaia gogoangarri bat. Hutsuneak.
5.- ... Zure bizitzako bidaia. Gaia ahoz azaltzeko ariketa.
6.- ... Bidaidearekin negoziazioa. Errol jokoa, udako oporraldia negoziatzeko. Goiko orri berean.

GRAMATIKA PIXKA BAT

Zenbatzaile zehaztugabeak
Euskal Gramatika Laburra: Perpaus bakuna (Euskaltzaindia) liburuan ikas ditzakezu franko ondo hauek denak eta zenbait gehiago ere.

JANARIA EZ DA ZABORRA

Ez bazenekiten ere, janaria ez da zaborra. Horixe ekarri berri digute gogora Oarsoaldetik. Testu bat eta irakurria barneratzeko ariketa pare bat proposatzen dizuet urteko lehen saio honetarako.