Pages

ZIKOINARRIAK EDO UMEAK NONDIK DATOZEN

Barkatuko nauzue aste honetan bloga ahaztu xamarturik edukitzeagatik. Alabaina, hitzaldi bat eman behar dut “zikoinarriei” buruz. Aitzakia bat baino ez antzinate berantiarrean (erromatarren eta arabiarren arteko denbora tartean) germaniarrek gure artean utzi zituzten aztarna mitologiko eta linguistikoei buruz hitz egiteko. Izan ere, historiagileek azken urteotan franko merovingioen ustekabeko arrasto ugari eta garrantzitsuak aurkitu dituzten bezala, filologoon ordua da oraingoa. Baten batek bere buruari galdetu badio zer ote diren zikoinarriak, erantzun labur bat aurreratuko diot. Zikoinarriak, hitzak dioen bezala, zikoinen harriak dira, elfoen etxea eta zikoinak umeak ateratzen dituzten (edo zituzten) harriak, besteak beste.
Hitzaldia, III Erromantze-Euskara Linguistika Jardunaldien barruan izango da, Diputazioak María Díaz de Haro kalean duen Hitzaldi Aretoan, ostegunean, hilak 25, arratsaldeko bost eta erdiak inguruan. Sarrera librea eta eskertua da; beraz, denok zaudete gonbidatuta.

BIZITZAREN ADINAK (VI)

ERRETRETA HARTZEKO ADINA
BURUTIK BEHERAKOAREKIN NABIL EGUNOTAN ETA EZ DIRA
OSO FIN EGON AZKEN ARIKETAK. HONEZKERO ZUZENDUTA DAUDE
ERRETIROA BEHAR DUT!!!!
Pozarren atzera kontatzen hasita geundela, hara non
jubilazio adina bi urtez atzeratu behar diguten.

1.-  JUBILAZIO ADINA ATZERATZEARI JARRIAK.
      Jexux Mari Irazu bertsolariaren bertso batzuk.
      Ea jubilatu orduko bertso bat ontzen dugun. ARIKETA.
      Hona hemen BERTSOAK OSORIK.

2.-  HIRUROGEI URTE.
      Arantza Urretabizkaiaren TESTU zahar baten
      gaineko HUTSUNE ARIKETA bat.


3.-  ERRETIROA.
      Juanjo Olasagarraren hausnarketa: Amesgaiztoko erretiroa.
      Irakurriaren ulermeneko ARIKETA.
      Jatorrizko testua HEMEN.

4.-  ERRETRETA ATZERATZEAREN KONTRA.
      4. protesta ekitaldia zutenekoa,
      gero alferriko beste batzuk etorriko ziren.
      Entzunaren ulermeneko ARIKETA.
      HEMEN daukazu audiorako esteka.

5.-  TRAPAGAKO GAZTETXETIK HAUSNARKETA.
      CLOZE-TESTA. Bisita ezazu Basetxea HEMEN.

6.-  DERRIGORREZKO ERRETIROA AUZITAN.
      Abisatuta geunden, politikoek teknikoen txostenak
      bidaltzen dituzte aurretik, aizkoradaka atzetik emateko.
      Idazmena zorrozteko ARIKETA bikoitza.
      Berriako TESTU zahar baten gainean.

7.-  ERREFORMA ONARTU DUTE AZKENIK FRANTZIAN
      Testuaren haria asmatzeko ARIKETATXOA.
      BERRIA egunkaria berri hau ere.
8.-  MATUSALENEN JUBILAZIOA
      Aritz Gurrutxagaren testu zahar baten gaineko BERRIDAZKETAK.
      DIARIO VASCO donostiarrean atera zen hau.

9.-  JUBILAZIOA HARTZEKO ORDUA
      Binakako ELKARRIZKETA egiteko ikasgelan.

10.-  IPARRALDEKO GREBA ZERTAN ZEN
      CGT sindikateko Jean Laztirirekin elkarrizketa telefonikoa.
      Iparraldeko eskuara entzuten ohitu gaitezen.
      ULERMEN ARIKETA. Audioa entzuteko esteka HEMEN.

BIZITZAREN ADINAK (V)

BERROGEI URTEEN KRISIA
Berrogei urte ez, baina 40 bat egun pasa dira ikasturteari ekin genionetik.
Momentu ona bizitzari zein eskolako martxari neurria hartzeko.
Ebaluazio baterako ariketak dituzu hurrengook.


1. EMAKUME IRUDIAK.
    Emakume kontuak, krisi hori barne. BERRIDAZKETAK 
    Yolanda Arrietaren testu baten gainean.

2. ZERTAN ALDATU DA NIRE BIZITZA?
    Elkarrizketa Euskadi irratian bizitzako aldaketez.
    Arantxa Iturbe, Arantxa Urretabizkaia eta Jon Maiarekin.
    CLOZE-TEST ariketa.

3. EZ NAGO ERROTARRIAK IRENSTEKO PREST
    HUTSUNEAK blog bateko hausnarketa baten gainean.
    Mikel Iturriaren testua osorik HEMEN.

4. BIZITZA KRISIEN GAINEKO HAUSNARKETATXOA
    IDAZLANTXOA 40 urteen krisiaren gainean.


5. HONDARTZAKO MARIKAREN KURBAK
    Zeu ere gidoilaria. Azken bi urteotan bi antzerki obra arrakastatsu taularatu
    dira gure eszenatokietan (Barakaldokoan ere, urrunago joan gabe):
    Bien arteko fusio bat egiteko ENKARGUA luzatu dizute.

6. EDGAR ALLAN POE-REN BERROGEIEKIKOA
    Poe poeta eta idazle handia 40 urte zituela hil zen krisi betiereko batek joa.
    Hona bere bizitzaz eta heriotzaz TESTU interesgarria, Koro Navarrok
    prestaturiko Poeren Kontakizunak liburuaren hitzaurretik hartua.
    ULERMEN GALDERAK, bide batez.

7. UMOREZ ERE HARTU DAITEKE POE
    Aurrekoa irakurrita malenkonia eta etsipenean ez gaitezen erori,
    hona José Mota "El Cansinoren" eskutik ANTIDOTO umoretsua.
    Erderaz dagoenez gero, zerbait asmatu beharko dugu eskolarako baliatzeko.
    Etxean ikusi eta LABURPENA egizu, gero klaseekideekin partekatzeko.

8. KRISIARI AURRE EGITEKO KRISIARI AURREA HARTU
    40ak orduko, zerbait IDATZI beharko dugu, krisiari aurre egingo badiogu.

9. LIBURU BAT KRISIEI ORORI AURRE EGITEKO
    HEMEN daukazu eskolako liburutegiko euskarazko irakurgaien zerrenda.

10. ZERTAN ALDATU DA GURE BIZITZA?
    Bigarren ariketaren jarraipena. Entzundakoaren ulermena
    neurtzeko ARIKETA batez oraingoan.
    Entzungaia, Barrenkale materialen kaset zaharrean.