Berrogei urte ez, baina 40 bat egun pasa dira ikasturteari ekin genionetik.
Momentu ona bizitzari zein eskolako martxari neurria hartzeko.
Ebaluazio baterako ariketak dituzu hurrengook.
1. EMAKUME IRUDIAK.
Emakume kontuak, krisi hori barne. BERRIDAZKETAK
Yolanda Arrietaren testu baten gainean.
Elkarrizketa Euskadi irratian bizitzako aldaketez.
Arantxa Iturbe, Arantxa Urretabizkaia eta Jon Maiarekin.
CLOZE-TEST ariketa.
3. EZ NAGO ERROTARRIAK IRENSTEKO PREST
HUTSUNEAK blog bateko hausnarketa baten gainean.
Mikel Iturriaren testua osorik HEMEN.
4. BIZITZA KRISIEN GAINEKO HAUSNARKETATXOA
IDAZLANTXOA 40 urteen krisiaren gainean.
5. HONDARTZAKO MARIKAREN KURBAK
Zeu ere gidoilaria. Azken bi urteotan bi antzerki obra arrakastatsu taularatu
dira gure eszenatokietan (Barakaldokoan ere, urrunago joan gabe):
Bien arteko fusio bat egiteko ENKARGUA luzatu dizute.
6. EDGAR ALLAN POE-REN BERROGEIEKIKOA
Poe poeta eta idazle handia 40 urte zituela hil zen krisi betiereko batek joa.
Hona bere bizitzaz eta heriotzaz TESTU interesgarria, Koro Navarrok
prestaturiko Poeren Kontakizunak liburuaren hitzaurretik hartua.
ULERMEN GALDERAK, bide batez.
7. UMOREZ ERE HARTU DAITEKE POE
Aurrekoa irakurrita malenkonia eta etsipenean ez gaitezen erori,
hona José Mota "El Cansinoren" eskutik ANTIDOTO umoretsua.
Erderaz dagoenez gero, zerbait asmatu beharko dugu eskolarako baliatzeko.
Etxean ikusi eta LABURPENA egizu, gero klaseekideekin partekatzeko.
8. KRISIARI AURRE EGITEKO KRISIARI AURREA HARTU
40ak orduko, zerbait IDATZI beharko dugu, krisiari aurre egingo badiogu.
9. LIBURU BAT KRISIEI ORORI AURRE EGITEKO

0 iruzkin:
Publicar un comentario