Pages

IKASTURTE AMAIERAKO DUDAK; KEZKAK; KEXAK ETA BESTELAKOAK

 Oraingoan blogaren bidez saiatuko gara zuek galdetu eta adierazi beharrekoak bideratzen.
Zeuen esatekoen zain naukazue beraz.

IZENAK ERE UNIFORMEZ

Nortasuna da, ezer izatekotan, norberari dagokion osagarririk behinena, pribatuena. Pribatutasun horren etiketa da izena, gure nortasunaren aurpegi agerikoena. Gurasoek jartzen digute, gurasook jartzen ditugu izenak, izena hartu behar dutenek ez adinik ez adimenik ez baitute izendatze une horretan. Agintariek, guztiaren gainean agintzeko duten setari jarraiki, zenbait debeku jarri ohi dizkigute publikotik ezer ez duen zeregin honetan ere. Gurean, azken hamar urteotan, Hizkuntzaren Akademia suertatu da agintarien morroi leial aurreratua gure seme-alabei izena askatasunez jartzeko orduan. Horretarako askatasuna bahitu nahi digute, geure herriaren alde batean behintzat; hizkuntzaren batasunaren izeneko jokabide makurrean, paradoxikoki.


1.- IZEN ALA EZ IZEN. Txomin Artolaren kantu autobiografiko baten titulua dugu hauxe. Letra Joxerra Garzia kazetariak paratu zion. Kanta egin eta hiru bat urtera titulu bera jarri zion ume jaioberriei izenak askatasunez jartzeko debekuez irratiz botatako hausnarketa interesgarri bati. Gerora ere, goiburu hori erabili izan da deiturak euskal grafiaz idatzi daitezen bultzaturiko kanpaina batean, aipatu hausnarketak egiten zuen kritika sakona alde batera utzita. Audio horren gaineko hiru ariketa proposatzen dizkizugu.



Legez izan arren Dominic Domingo,
hori ni naizenik ez nuke jakingo,
Txomin esaten didate



A.- IZEN EDO EZ IZEN: HORTXE DAGO KOXKA
      HUTSUNEAK osatu entzundakoaren arabera.
      Aurten C1eko azterketarako proposatzen den ariketa berria.
      Audioa HEMEN, Ikasbil-en eskutik. Soluzioak HEMEN.


B.- GALDEREI ERANTZUN
      Testu beraren gaineko GALDE-ERANTZUNAK.


C.- ENTZUNDAKOAREN ESKEMA ATERA ETA TESTUA ZEURE KASA
       BERRIDATZI
      Txantiloia HEMEN.


D.- ERREGALUKO ARIKETA
       Txomin Artolaren kantaz ariketa bat baduzu HABEk prestauriko
       BARRENKALE materialetan,
       BOST-ON taldearen eskutik digitalizaturik HEMEN daukazuna.
       Ariketa egiteko HEMEN entzun dezakezu kanta.

LIBERTATEAZ MINTZO

1. Libertateaz GALDERA BATZUK luma eta mihingaina astintzeko.

2. Drogatzeko askatasunaz.
Ariketak HEMEN.
BIDEOA: 'Tabako-inspektoreek' tabernak, dendak eta ospitaleak zainduko dituzte".
AUDIOA: Tabakoaren legea betetzen ari da.