Nola erabili behar den baino gehiago nahiago nuke nola erabiltzen den edo nola erabili daitekeen azaltzea.
1. "Egin" partikularena hitz-ordenarekin eta esaldiaren antolaketarekin estuki loturik doan kontua da. Askotan esaten da aditza "indartzeko" dela. Indarra, baina, ez da kategoria gramatikala.
2. Euskaraz aditzaren aurre-aurrean paratzen dugu momentuko informazio pertinentea; informazio horri "fokoa" edo, gure terminologia propioan, "galdegaia" deritzo.
3. Aditzaren aurreko egongune estrategiko hori beterik egon behar da. Horrexegatik dira okerrak *noa kalera, *egin dugu txarto eta horrelakoak.
4. Esaldia aditz bat baino ez denean, esaterako, badirudi ez geneukakeela ezer aditzaren aurrean jartzeko. Horrexetarako dugu "egin" partikula. Elementu horrek aditza ordezkatzen du, ordezko bat da, aditz "postizu" bat. Horrela, badugu elementu bat aditzaren aurreko posizioan jartzeko, aditza bera: [--] zorabiatu naiz > [zorabiatu] egin naiz. Hori da dena.
5. Aditz konposatuek ezin dute "egin" elementurik hartu, konposatuak izatean konposatugaia den sustantiboak (edo dena delakoak) betetzen duelako aditzaren aurrekoa: [muzin] egin dio.
6. Antzeko gauza bat gertatzen da ezeko esaldietan. "Ez" partila bera da aditzaren aurrean joan behar dena eta beraz (edo ondorioz)ezeztapena bera da fokoa.
7. "Egin", aditz nagusiaren ordezko edo ispilu bat den neurrian, bera bezala jokatzen da, erregimen, aspektu eta abarrei dagokienez. Itxurak itxura, ez da transitiboa eta ez dauka zerikusirik "kontu egin", "min egin" eta tankerakoen aditz konposatuen "egin" aditzarekin.
3 iruzkin:
Azalduko zeniguke berriro nola erabili behar den "egin" partikula? Jagoba

hau beste proba bat da
Publicar un comentario